Psikomotrizitatea saioak astean behin

  • Ikastetxean bertan astean behin ordu bateko saioa. Taldeak adinaren arabera osatuko dira. Psikomotrizitateak joko librean du oinarria. Aktibitate honen helburu nagusia haurrak ondo pasatzea da. Haurrari jolasgune bat eskaini nahi zaio libreki, minik egin gabe, nahi duen jolasetan aritzeko. Haurra mugimendu librean, jolas librean, bere garapen integrala bideratzen du (garapen afektibo, emozional, kognitibo, motor, sozial eta morala). Haurrak arriskurik gabeko espazio batean jolasten du libreki eta bere jokoan bere inguru familiar, eskolar eta sozialean gertatzen diren arazoak eta gatazkak islatu egiten ditu. Jolasaren bidez bere zailtasunak ateratzen ditu eta ahal den neurrian Psikomotrizitatearen laguntzaz gertaera hauek landu eta gaindituko ditu.  
  • Psikomotrizitate erlazionalaren onurak:

-        Haurrek espazio bat dute beraien emozioak eta sentimenduak errurik gabe askatzeko.

-        Haurraren garapen integrala edo osoa bideratzen da. Psikomotrizistak haurraren ahalmen naturalak bideratzen ditu eta zailtasunak behatuz hauek gainditzen laguntzen du.

-        Hezkidetza bideratzen da, haurraren garapen osoan interbenitzen da berdintasuna sustatuz.

-        GURASOEkin jarraipena egiten da, urtean banakako 3 bilera eskainiz.