Aurkezpena

  • KUTTUN  irakasle, guraso, haur, gazte eta adinduen gune bat da, bizimoduak honek estresera, emozioen ukapenera eta pertsonen balorazio propioa deuseztatzera garamatza zenbaitetan. KUTTUNen eskaintza honek osasun psikologikoa hobetu eta hezkuntza emozionalaren bidez balore positiboetan hezteko bidea eraiki nahi du.

    Aukera anitzak behar edo nahien arabera sailkatuak aurkeztuko ditut segidan:

    • - Zuen ikastetxera hurbilduko naiz ikastaro edo hitzaldiak emateko,
    • - Zu zeu etor zaitezke KUTTUN zentrora. Dinamika hezitzaile positibo batetatik abiatuz zure desio, behar eta zailtasunak gainditzeko bidea eraikiko dugu, bai maila pertsonalean hobetzeko, bai eta zure haur, gazte edo bikotearekin bizi oreka zoriontsua bilatzeko.
  • Curriculum laburtua:

Mapi Urresti Ortiz, Psikologo, sexologoa eta  psikomotrizista erlazionala. 

Psikologo hezitzailea KUTTUN AHOLKULARITZA PSIKOPEDAGOGIKOAren barne, 10 urtetako esperientzia. Bakanako kontsulta haur, gazte, guraso, familii eta irakasleei. Ikastaro anitzen emaile (harreman psikomotriziata espezialista, hezkuntza emozionala, gatazken ebazpenak, hezkuntza sexuala..) guraso, jangelako hezitzaile eta irakasleei.
Unibertsitateko irakasle izana 5 urtez, bai eta iparraldeko SEASKAko ikastoletako irakasle beste 5 urtez. Eusko Jaurlaritzarako ikastaro anitzen emaile GARATUetan (2005-2013), Haur eskola patzuergoko formatzaile 2009tik.