IKASTETXEAK: PSIKOMOTRIZITATE MINTEGIAK

HHko (0-6) ikastetxeko irakasle guztiei zuzendutako formazioa. Hilabetean behin saio teoriko-praktikoa; lehen zatian psikomotrizitate erlazionalaren oinarrizko teoria eskainiko da (gela nola prestatu, zein diren psikomotrizitate oinarriak, psikomotrizistaren papera, materiala, nola bideratu agresibitetea eta haurren arteko liskarrak…) eta bigarren zatien haurren psikomotrizitate saioen bideo grabaketak aztertuko dira.